2015-05-20

OSTEGUN ETA OSTIRALEAN DENOK GARA 3. MAILA!!!


OSTEGUN ETA OSTIRALEAN DENOK GARA 3. MAILA!!!

Eusko Jaurlaritzak informaziorik eman gabe badakigu 3. mailako azterketa ostegun eta ostiral honetan egingo dela. 
Hitzaldietan behin eta berriro kritikatu egin da Uriarte andrearen erabakia eta argi geratu da  bi egun hauetan  ekimen ezberdinak egingo ditugula sekretismoa salatzeko, azterketa egitera behartuta dauden familia, ikasle eta langileekiko elkartasuna eta babesa adierazteko eta beste hezkuntza eredua nahi dugula adierazteko:

OSTEGUNEAN:
- Zabalgana ikastetxean: 10:30etan agerraldi masiboa. Zentroko familiak, Gasteizko  zentro batzuetako  langile eta gurasoekin lagunduta prentsaurre bat egingo da.

- Ramon Bajo ikastetxean: goizean zehar: familia batzuk eskolatik kanpo egiteko  jarduera alternatiboak antolatu dituzte:irteerak, musika, pintura, dantza, jolasak, kirolak... 

OSTIRALEAN: 
Arma museo parean (senda pasalekuan) 11:00etan Ekarretaratzea.Gasteizko plataformako hezkuntza komunitate, eragile, ikasleak… bilduko gara. 

ETA BI EGUNETAN: zentroen guztien aurrean konzentrazioak, jarduera alternatiboak...

GASTEIZKO HEZKUNTZA PLATAFORMAK DEI EGITEN DIZUEGU EKIMEN HAUETAN PARTE HARTZERA. DENOK GARELAKO 3. MAILA! ASKO ETA ASKO GARELAKO!

 

INPOSAKETEI EZ!
3. MAILAKO AZTERKETARI PLANTO!
GASTEIZEN GURE HEZKUNTZA ERAIKITZERA GOAZ!



No comments:

Post a Comment